5 0

BOLADA ONA MOZTU EGIN DA

Realak denboraldiko porrotik argiena jaso du gaur Camp Nou futbol zelaian. Barcelonak 5-0 irabazi die txuri urdinei eta bolada ona izorratu die. Realak hiru garaipen jarraian zeramatzan Camp Noun jokatu baino lehen eta beste hainbat partida zeramatzan golik jaso gabe. Barcelonak bolada on horrekin bukatu du. Hala ere, Reala, hamasei punturekin, ondo kokatuta jarraitzen du sailkapenean. Lehen zatian Realak Xab Prieto eta Mikel Alonso aldatu behar izan ditu lesioengatik.

Lehenengo gola Van Bommel erdilariak lortu du partidako hogeigarren minutua bete baino lehen. Zelai erdian baloia galdu du Realak eta Barcelonak ondo aprobetxatu du bere aukera. Realak berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du ondorengo minutuetan baina Valdesek Nihati gelditu bikaina egin dio buruz burukoan. Reala ez da kokildu hasiera batetan eta atzean itsi baino, bere jokoa eraikitzen saiatu da ere bai. Txuri urdinen aukerak Ronaldinhok agortu ditu bigarren gola lortu duenean. Area ertzetik jaurtiketa bikaina egin du brasildarrak eta Barcelona atsedenaldira 2-0 irabazten joan da.

Bigarren zatian Barcelonak ez du barkatu eta Ronaldinhok berriro 3-0ekoa lortu du ordu laurdena betetzen zenean. Ondoren, epaileak Gari Uranga kanporatu du jokaldi inozo batetan eta Reala hamar jokalarirekin geratu denean, Barcelonak oraindik eta errazago jokatu du. Puyolek egin du laugarrena eta Larssonek azkeneko gola, azken minutuetan. Ordurako Reala etsita zegoen eta hamar jokalarirekin.

Golak:
1-0 Van Bommel (m. 18)
2-0 Ronaldinho (m. 36)
3-0 Ronaldinho (m. 60)
4-0 Puyol (m. 75)
5-0 Larsson (m. 86)

Gertatutakoak:
81.050 ikusle Camp Nou futbol zelaian.

Protagonistak:
Amorrortu: “Ez dut uste besoak jaitsi ditugunik, baina 2-0 irabazten jarri direnean ez da erraza izan guretzat. Aurrera egiten saiatu gara baina ez dugu erasoko joko eta atzeko jokoaren arteko oreka aurkitu. Gainera, lesioengatik egin ditugun bi aldaketak lehen zatian eragina izan dute goletan. Aldaketa bakoitza egin eta berehala, gola egin digute”, esan du Realeko entrenatzaileak. Bere ustez, Gari Urangaren kanporaketa “ez da legezkoa izan. Partida 3-0 joanik eta intentziorik gabeko jokaldi batetan etzuen kanporatu behar”.

REALA SORPRESAREN BILA DOA CAMP NOURA (19.00, PPV)

Sailkapenean 16 puntu izanik eta hiru garaipen jarraian lortu eta gero, morala altu dute txuri urdinek

Realak Barcelona taldearen kontra jokatuko du gaur (19.00, PPV) Camp Nou futbol zelaian. Txuri urdinek hiru garaipen lortu dituzte jarraian eta orain sorpresa ematera doaz Bartzelonara. Realarentzako hamargarren partida izango da gaurkoa, nahiz eta norgehiagoka bederatzigarren jardunaldiari dagokion (Getaferen kontrako lehia hamaikagarren jardunaldikoa zen eta aurreratu egin zen). Realak eta Barcelonak 16na puntu dituzte sailkapenean eta Europako tokietan daude.

Realak hama urte jarraian darama Camp Noun partidak galtzen. Hala ere, itxaropenik ez dute galtzen Amorrorturen gizonek, izan ere azkeneko bi denboraldietan punturen bat lortzetik gertu ibili dira gipuzkoarrak. Realean Darko Kovacevic baja izango da, min hartuta baitago. Garitano, Oskitz eta Juan Dominguezek ere ez dute jokatukko min hartuta daudelako. Barcelonan, Deco eta Belletti baja izango dira.

HIRU HELBURU EGUN BAKAR BATETAN

Realak etxetik kanpo lehen garaipena lortu, bere atea hutsean utzi eta Darko eta Gaizkari eskaini die garaipena

Realak 0-1 irabazi dio gaur arratsaldean Zaragoza taldeari La Romareda futbol zelaian eta bide batez hiru helburu batera lortu ditu talde txuri urdinak. Etxetik kanpo lehenengo garaipena lortu du eta horretaz gain bere atea hutsean uztea lortu du. Gainera, Kovacevicen amaren eta Garitanoren osabaren heriotzengatik, bere taldekideei garaipena opatzeko aukera izan dute txuri urdinek. Realak hamar puntu ditu orain Lehen Mailako Ligako sailkapenean, zazpi partida jokatu eta gero.
Liga Txapelketa Jardunaldia 07

Eguna: 16/10/2005

Lekua eta ordua: La Romareda (17.00)

Epailea: Moreno Delgado (Kataluiniako Eskola)

0

ZARAGOZA
Entrenatzailea: Víctor Muñoz
1 César
14 Ponzio
5 Álvaro
6 Milito
12 Toledo
21 Zapater
20 Generelo (m. 80)
7 Movilla
17 Ewerthon
8 Cani (m. 46)
18 Óscar
9 Sergio García (m. 62)
10 Savio
22 Diego Milito
1

REAL SOCIEDAD
Entrenatzailea: José Mari Amorrortu
13 Riesgo
14 Rekarte
6 Labaka
7 Jauregi
19 Garrido
10 Novo
33 Larrea (m. 80)
22 Mikel Alonso
24 Xabi Prieto
8 Garitano (m. 57)
16 Gari Uranga
17 Gabilondo (m. 83)
11 Aranburu
15 Nihat

Golak:
0-1 Xabi Prieto (m. 11, pen.)

Gertatutakoak:
30.000 ikusle inguru bildu dira La Romareda futbol zelaian. Minutu bateko isilunea gorde da Kovacevicen amaren eta Gaizka Garitanoren osaba Felixen heriotzengatik. Epaileak txartel gorria erakutsi dio Zaragoza taldeko Victor Muñoz entrenatzaileari eta bi txartel hori erakutsita ere Realeko Aranburu jokalariari.

HIRU HELBURU EGUN BAKAR BATETAN

Realak 0-1 irabazi dio gaur arratsaldean Zaragoza taldeari La Romareda futbol zelaian eta bide batez hiru helburu batera lortu ditu talde txuri urdinak. Etxetik kanpo lehenengo garaipena lortu du eta horretaz gain bere atea hutsean uztea lortu du. Gainera, Kovacevicen amaren eta Garitanoren osabaren heriotzengatik, bere taldekideei garaipena opatzeko aukera izan dute txuri urdinek. Realak hamar puntu ditu orain Lehen Mailako Ligako sailkapenean, zazpi partida jokatu eta gero.

Alvaro atzelariak Gari Urangari egindako penalti batek eman dio Realari markagailuan aurre hartzeko aukera. Hamaikagarren minutuan izan da. Xabi Prietok ez du hutsik egin hamaika metroetatik. Minutu batzuk geroago, Nihat azken marrara iritsi da eta baloia atzera utzi dio taldekide bati baina Zaragozako atzelariek moztu dute baloia. Hortik aurrera, Zaragoza nagusi izan da eta gol aukera ugari izan ditu lehen zatian, nahiz eta Realarenak bezain argiak ez diren izan.

Bigarren zatian Zaragoza taldeak presio handiagoa egin du. Ez ditu aukera argiegirik izan baina Reala atzean sartuta aritu da, aurrera atera ezinik. Etxekoek eraman dute partidaren pisua. Gainera, bigarren zatiko 26. minutuan Aranburuk bigarren txartel horia ikusi du eta kalera joan da. Jokalari bat gutxiagorekin jokatu du Realak hogei minutuz.

Baina nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin aritu, Reala hobeto moldatu da. Zaragozak ez du hainbeste hestutasun sortu eta Nihatek gol aukera oso argia izan du bigarrena lortzeko Realarentzat. Zutoinera joan da bere baloia. Zaragozaren ahaleginak ondo gelditu ditu Realak partidak azken minutuetan eta garaipena eskuratu du.

Protagonistak:
Amorrortu: “Etxetik kanpo lehenengo garaipena lortzeko zai geunden, askotan errepikatu dugu eta azkenean lortu dugu. Satisfakzioa bikoitza da, alde batetik etxetik kanpo irabazi dugulako eta bestetik, gure atea hutsean utzi dugulako. Aurrera pausu garrantzitsua eman dugu eta maila onean aritu gaitezkeela ere erakutsi dugu”.

MINEZ BETERIKO NORGEHIAGOKA JOKATUKO DU GAUR REALAK ZARAGOZAN

Kovacevic eta Garitanoren senideen heriotzen markatuko dute gaurko Ligako partida La Romaredan (17.00, PPV)

Realak gaur arratsaldean (17.00, PPV) Zaragozaren kontra jokatuko du La Romareda futbol zelaian Lehen Mailako Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Minez beteriko partida izango da, izan ere Kovacevicen amaren eta Garitanoren osabaren heriotzek lehia honetako aurreko orduak markatu dituzte. Futbol zelaian minutu bateko isilunea gordeko da. Kovacevicek ez du jokatuko, Serbian baitago, baina Gaizka Garitano taldearekin izango da Zaragozan. Horretaz gain, Relean min hartuta daude Brechet, Oskitz, Juan Dominguez eta azken uneko baja izan da ere bai Alberto atezaina.

Zaragozak baja batzuk ere baditu, horien artean Agustin Aranzabal, Realeko jokalari ohiarena. Ezingo dute jokatu ere Valbuena atezaina eta Cuartero eta Celades jokalariek. Aldiz, Toledori zigorra altxatu diote momentuz eta jokatzeko aukera izango du eta Savio ere jokatzeko moduan egongo da, nahiz eta izter batetan arazo fisikoak izan dituen. Zaragozak ez du porrotik jaso aurtengo Ligan, baina Realak baino puntu bakar bat gehiago du. Bost berdinketa eta garaipen bakarra lortu dute Aragoakoek.

Norgehiagoka honetan Realak etxetik kanpo bere lehen garaipena bilatzen du. Anoetatik kanpo hiru lehia jokatu dituzte txuri urdinek eta hirurak galdu dituzte. Donostiaren beste helburu bat ere, norbere atea hutsean uztea da.

Mikel Aranburu

ARANBURU: “DARKO ZEN BIHAR IRABAZI BEHAR GENUELA ESATEN ZUEN LEHENA”

Kovacevicen amaren heriotzagatik “oso hunkituta gaudela” aitortu du azpeitiarrak

Mikel Aranburuk gaur prentsaurrekoan esan duenez, “taldeko jokalari guztiak oso hunkituta gaude” Darkoren amaren heriotzagatik. “Albistea jakin baino lehen berarekin hitzegiten aritu gara aldageletan eta esan digunez, astelehenean beste ebaketa bat egin behar zioten eta bitartean lo zegoen. Antza, astelehenarn zai zeuden, izan ere ama ez esnatu arte han ez omen zegoen asko egiterik. Baina gero telefonoz deitu diote eta hil egin dela esan diote. Kolpe gogorra izan da. Hasiera batetan animoak eman dizkiogu denon artean, baina gero entrenatzera irten behar izan dugu eta bera bakarrik geratu da, Serbiara itzultzko premiarekin”.

Aranburuk dionez, “guk ezin dezakegu ezer gehiago egin orain. Darko itzultzen denean, bai, animoak eman eta ahalik eta ondoen sentiaraztea, baina bitartean, biharko partidari begiratu behar diogu. Darko zen bihar irabazi behar genuela esaten zuen lehena”. Aranburu baikor agertzen da partidari begira. “Badakigu Darko jokalari handia dela, baina bere tokia betetzeko jokalari onak ditugu. Bai aurrelari moduan, zein beste era batetan jokatuz, hor aritzeko gaitasuna eta ahalmena duten jokalariak ditugu. Darkoren hutsunea betetzeko ahalmena dugu”.

Etxetik kanpo ahalik eta azkarren irabazi egin behar dela dio Aranburuk. “Oso zaila da daramagun dinamika hau mantentzea. Etxetik kanpo galduz gero, gero etxean oso behartuta zaude eta ezinezkoda da etxean partida guztiak irabaztea. Media hori denok sinatuko genuke, baina hori mantentzeko etxetik kanpo puntuak lortzea ezinbestekoa da. Bihar aukera ona dugu Zaragozaren kontra”, esan du.

“Teknikoki eta indibidualki jokalari onak ditu Zaragozak”, esan du Aranburuk. “Gainera horietako askok, urte asko daramatzate elkarrekin jokatzen eta elkarrekin oso ondo moldatzen dira. Han irabazi nahi badugu, aurreko partidetako akatsask zuzentzen saiatu beharko gara eta ahal bada gure atea hutsean mantentzen”.

Romareda beltzez jantziko da

BERRIAK Azken Ordua

Azken Ordua

MINUTU BATEKO ISILUNEA GORDEKO DA LA ROMAREDAN

Darko Kovacevicen amaren eta Gaizka Garitanoren osabaren heriotzengatik

Zaragozak eta Realak bihar La Romareda futbol zelaian (17.00) jokatuko duten Ligako partida minutu bateko isilunearekin hasiko da. Darko Kovacevicen amaren eta Gaizka Garitanoren osabaren heriotzengatik gordeko da minutu bateko isilunea. Felix Garitano, Gaizkaren osaba zen eta Ander Garitano, Athletic eta Zaragoza taldeko jokalari ohiaren anaia.